[Sopela] Epaiketen aurkako mobilizazioak

> sopela.net: Sopeloztarrok makroepaiketen aurka

2013ko urte bukaeran, estatu espainolak egundoko erasoa martxan jarri zuen bi makroepaiketen bitartez. Alde batetik, Espainiako Auitegi nazionalean, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuneko ordezkari izandako 36 lagun eta 110 herriko taberna eta elkarte epaituak izaten ari dira. Epaiketa hauen baitan Sopelako Mikelats Herriko Taberna ixteko arriskua dago, eta Sopelako Herrikorekin batera eskualdeko beste herri batzuk, hala nola, Urdulizekoa, Berangokoa eta Algortakoa.

Aldi berean, 2009ko azaroan ehunka poliziek Grande-Marlaska epailearen aginduz egin zuten sarekadan, atxilotutako 40 gazte independentisten auzia bukatzear dago. Gazte gehienek Guardia Zibilaren eta Poliziaren eskuetan izandako tortura gogorrak salatu zituzten. Gazte hauen artean gure eskualdeko Xabier de la Maza gorliztarra dago.

Aro berri hau baldintzatu eta zapuzteko saiakera polizial eta mediatiko honen aurrean, herritarrok indarra egin behar dute estatua mantentzen duen blokeo egoera honekin amaitzeko, hori dela-eta Sopelan ondorengo ekintzak antolatu dira:

Urtarrilak 31, ostirala, elkarrateratzea BBVA eta Santander banketxeen artean goizeko 12etan… elkarretaratze honek bat egingo du gazteen epaiketaren bukaerarekin.

Otsailaren batean, larunbata, kotxe karabana Sopelatik Algortara. Sopelan 11:30ean izango da irteera udaletxeko plazatik eta Algortan 13:30ean Uribe Kosta mailako manifestazioa.

Otsailak 22an, larunbata, Martxa Laranja, udaletxeko plazan, eguerdiko 12:30ean

Honekin batera gogoraztea urtarrilaren 31ean, ohiko azken ostiraleko kontzentrazioa egingo dela Udaletxeko plazan 20:00etan.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: